Posts filed under 'Euskara'

ORDUBETEKO LAGUNA

Pasa den udan, Ortuellan geratu nintzen nire gurasoek lan egin behar zutelako. Uztailean nire lagunekin hondartzara, igerlekura eta zenbait lekutara joan ginen. Primeran pasatu nuen, abuztua etorri arte. Denak beste leku batzuetara joan ziren oporretan eta ni bakarrik geratu nintzen. Uda aspergarria izando zela pentsatzen nuen.    Egun batean Yanko, nire txakurra, atera nuen eta Barrakoira joan ginen ostera bat egitera, orduan hortze ikusi nuen, mutil eder bat, bere txakurrarekin paseatzen. Ile beltza eta motza zuen, begi berdeak, azala beltzarana eta oso sendoa. Momento horretan Yankok mutilaren txakurra ikusi zuen eta berarengana zaunkaka joan zen. Mutilari hurbildu nintzaion eta Yanko lotu nuen. Pertsona ona eta majua emiten zuen, berarekin hasi nintzen hitz egiten, eta pentsatzen nuena zen. Denbora pasatzen zen eta ni oso alai eta gustora nengoen mutilarekin baina Yanko bere txakurrarekin es, haserretu aurpegia jartzen zion.    Konbertsatzioa interesgarria bihurtu zenean eta bere bihotza zabaldu zidanean bi txakurrak borrokan hasi ziren, mutilak bere txakurra lotu nik nirea hartu eta agur esan zidan.    Abuztu osoan egon nintzen Barrakoira osteraka ia mutila agertzen bazen, baina oroitzapenak bakarrik agertzen ziren, bere ikatz-koloreko ilea, bere belar –koloreko begiak, bere iribarre liluragarria eta nola ez bere alaitasuna.

Add comment Diciembre 18, 2007

APAIZAK HOBETO

Gaur, Gorbeia aretora joan gara Jon Maiak egindako bidaiari buruz hitzaldia entzutera. Jon Maia eta lagun batzuk joan ziren Terrenovara hiru hilabeteko bidai batean. Antzinako arrantzaleek bezalako bidaia egitera. Antzinako arrantzaleen arropa berberak zeramatzaten, janari berdina ere jaten zuten, gauez kalean lo egiten zuten, bidai gogorra egin baitzuten.

Azaltzen zuen bitartean, diapositiba izugarri batzuk erakusten zitzaigun. Baleak nola harrapatzen zituzten antzinean azaldu zigun, bale motak ere azaldu zituen. Euskal Herriko historia apur bat erakutsi zigun.

Jon Maiak egindako bidaia interesgarria izan zen, baina, apur bat aspergarria iruditu zait kontatzeko formagatik; gaitera, aretoko argiak, pizten eta itzaltzen egon ziren denbora guztian.

Add comment Diciembre 4, 2007


Calendar

Noviembre 2009
L M X J V S D
« Abr    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Posts by Month

Posts by Category