APAIZAK HOBETO
Diciembre 4, 2007
Gaur, Gorbeia aretora joan gara Jon Maiak egindako bidaiari buruz hitzaldia entzutera. Jon Maia eta lagun batzuk joan ziren Terrenovara hiru hilabeteko bidai batean. Antzinako arrantzaleek bezalako bidaia egitera. Antzinako arrantzaleen arropa berberak zeramatzaten, janari berdina ere jaten zuten, gauez kalean lo egiten zuten, bidai gogorra egin baitzuten.
Azaltzen zuen bitartean, diapositiba izugarri batzuk erakusten zitzaigun. Baleak nola harrapatzen zituzten antzinean azaldu zigun, bale motak ere azaldu zituen. Euskal Herriko historia apur bat erakutsi zigun.
Jon Maiak egindako bidaia interesgarria izan zen, baina, apur bat aspergarria iruditu zait kontatzeko formagatik; gaitera, aretoko argiak, pizten eta itzaltzen egon ziren denbora guztian.
Entry Filed under: Euskara. .
Trackback this post | Subscribe to the comments via RSS Feed